Raul BOGAJO FOKU
KLIK

Gure Artean Iruretagoiena, Euba eta Fraga dira saridunak

Gure Artea sariak banatu zituzten atzo Gasteizko Artium museoan. Sari hauek arte plastikoen eta bisualen arloan ematen diren euskal sari garrantzitsuenak dira, eta aurten Jon Mikel Eubak, Zuhar Iruretagoienak eta Garikoitz Fragak jaso dituzte. Eubak jaso du ibilbide artistikoaren Gure Artea saria, Zuhar Iruretagoienari bere sorkuntza lana aitortu zaio eta Garaikoitz Fragari arte plastikoen eta bisualen arloan eragileek egindako lana balioesteko saria eman diote. Hiru artisten kasuan, euren ibilbidea goratu eta arte garaikidean duten eragina aitortu zaie.