Zarauzko hilketaren ustezko egileak aurrekariak zituen
Zarautzen 53 urteko emakume bat hiltzeaz akusatutako 47 urteko gizona atxilotuta dago ostegunetik. Segurtasun Sailak esan duenez, lehendik salatua zuten beste bikotekide batzuek.

Ostegunean Zarautzen 53 urteko emakume bat hiltzeaz akusatuta atxilotu zuten 47 urteko gizonak aurrekari polizialak zituen genero indarkeriagatik, Lakuako Segurtasun Sailak atzo baieztatu zuenez. «Aurreko bikotekideek salatu» zutela zehaztu zuen. Iturri berak erantsi zuen Ertzaintzak ez duela, halere, hildako emakumeak jarritako salaketarik.
Asteazken gauean abisu bat jaso zuen Poliziak eta hildako emakumearen gorpua topatu zuen. Biharamunean ustezko hiltzailea atxilotu zuen.
Ostiralean bere etxera eraman zuten, bertan gertatu baitzen hilketa, eta han egon zen ordu batzuetan, gertaeren berreraikuntza egiten. Arratsaldean, berriz ere komisariara eraman zuten.
Segurtasun Sailak esan zuenez, atzo han jarraitzen zuen, ekinbideak bukatu eta epailearen esku gelditzeko zain. Azpeitiko epaitegi bat arduratzen ari da sekretupean dagoen kasuaz.
ELKARRETARATZEA BILBON
Bitartean, elkarretaratze bat egin zuten atzo Bilbon, ostiralean Zarautzen egin zuten bezalaxe, emakume bati bizia kendu dion krimen matxista hau irmoki salatzeko eta, horrekin batera, instituzioek indarkeria honen biktimak «abandonatu» egiten dituela agerian jartzeko.
Emakumeen Mundu Martxak deituta batu ziren Arriaga antzoki parean hamaika emakume, «indarkeria matxista gaitzesteko, baita behar duten babesa jasotzen ez duten biktimenganako instituzioek indarkeriaz jokatzen dutela ohartarazteko ere». Horrekin lotuta, iragarri zuten heldu den ostegunean, urriaren 23an, emakume gazte bat babesteko manifestazioa egingo dutela. Izan ere, neskak udan bortxaketa bat jasan zuela salatu zuen eta «batere laguntzarik gabe ibili da ospitaletik epaitegira eta udaletxetik Aldundira, inongo sostengurik jaso gabe», salatu zutenez.

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

«Necesitamos la foto más completa posible de la tortura sistemática»
