GARA

Tinder euskaraz ere erabil daiteke

Mundu mailan, ligatzeko aplikazio ezagunenetakoa da Tinder eta orain euskaraz ere eskuragai dago. Beste 10 hizkuntzatan jarri dute.

Euskara eta beste hamar hizkuntza gehitu dituzte Tinderren.
Euskara eta beste hamar hizkuntza gehitu dituzte Tinderren. (TINDER)

Tinder euskaraz erabili ahal izango da aurrerantzean. Ligatzeko mundu mailako aplikaziorik ezagunenetakoa da eta berrikuntza honekin «konexio garrantzitsuak denontzat eskuragarri izan daitezen» nahi dute. Euskara ez ezik, beste hamar hizkuntza ere jarri dituzte eskuragarri aplikazioan. Atzo jakitera eman zutenez, euskaraz, albanieraz, azerbaijaneraz, bosnieraz, birmanieraz, galegoz, georgieraz, khmerreraz, laoseraz, mazedonieraz eta swahiliz erabili ahal izango da. 190 estatu baino gehiagotan dago eskuragarri Tinder, 60 hizkuntzatan. Aplikazioaren Globalizazioaren eta Nazioarteko Hazkundearen Senior Manager Kenny Mayo Imery-ren hitzetan, helburua da «munduko zita-aplikazio inklusiboena eta irisgarriena izatea». Izan ere, hizkuntza «oso pertsonala» dela azpimarratu zuen, hark markatzen baitu zelan adierazten dugun pentsatzen duguna, zelan konektatzen garen besteekin eta zelan gustatzen zaigun errekonozituak izatea. Horrela, uste dute euskara Tinderren agertzeak lagunduko duela erabiltzaile gehiagok zitak beren hizkuntza erabiliz izaten, Imeryren esanetan, «era autentikoagoan eta ahots propioarekin».