Udalak hotel berriak sustatu nahi dituela salatu du EH Bilduk
Donostiako Udal Gobernuak hotel berriak irekitzen jarraitzeko asmoa duela salatu zuen atzo EH Bilduk. Izan ere, Igeldoko magalean dagoen Satrustegi dorrea bost izarreko hotel bihurtzeko planari bidea zabaldu nahi diola azaldu zuen Juan Karlos Izagirreren taldeak. Kontuak horrela, Udal Gobernuak eraikinaren babesa aldatzeko eskaera egin dio Lakuari. Tramite hori ezinbestekoa da dorrea hotel bihurtzeko.
Lurralde Garapen eta Plangintza batzordean Nekane Arzallus Hirigintza zinegotzi eta egungo alkateak esandakoak EH Bilduren kezka piztu zuen. «Berriz ere ikusten dugu EAJren eta PSEren Gobernu talde honek ez duela inolako borondaterik hotel berriak hirian ireki ez daitezen; gainera, ondarearen zaintzaren aitzakiapean irekitzeko. Indarrean dagoen moratoriak salbuespen garrantzitsuak jasotzen ditu, eta berriz ere egiaztatu dugu asmo zehatzekin jarritako salbuespenak direla, promotore pribatuek eraikinak birgaitu eta ostatu berriak ireki ditzaten, beste erakunde batzuekin batera», adierazi zuen koalizio independentistak.
ARAUDIAREN AURKA
«Aurkeztutako aurreproiektuak urratu egiten du ezarritako babes araubidea, logelek bista hobeak izan ditzaten, handitze lanak eraikinaren aurrealdean, hain zuzen badiaren aurrean, egitea nahi baitu, eta honek indusketa bat eta lur mugimendu handia exijitzen du», ohartarazi zuen EH Bilduk.
Gobernu taldea «interes pribatuak» defendatzen ari dela kritikatu zuten, eta «luzamenduan jasotako salbuespenak beti hotelen aldekoak izatea» ere gaitzetsi zuten.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

«Energetikoki, Euskal Herrian Trumpen bandoan gaude»
