Bizitzaren zentzugabekeria(k)
Alberto Vazquezek, “Psiconautas” (2015) eta “Unicorn Wars” (2022) zuzendu ondoren, bere hirugarren film luzea aurkeztuko du: “Decorado”. Aurrekoetan bezala, helduentzako animazioaren baliabideak erabiliz, hausnarketa sozial, politiko eta psikologiko sakonak jarriko ditu mahai gainean. Sitgeseko Sail Ofizialean lehiatu ondoren iritsiko da zinemetara. Abano Productions eta Glow ekoiztetxeekin batera, Uniko ekoiztetxe bilbotarra dago lanaren atzean.
Arnold izeneko adin ertaineko sagu baten istorioa azaltzen du; krisi existentzial betean harrapatuta dago. Bikotekidearekin duen harremana gainbehera doa, bere bizitza zentzugabea iruditzen zaio, eta fartsa handi baten erdian bizi den susmoa dauka.
Paranoia huts gisa hasten dena ihesaldi desesperatu bihurtzen da, askatasunaren -edo horren antzeko zerbaiten- bila abiatzen den ihesaldi bat.
Filma espainieraz dago, baina zenbait pertsonaia bikoiztu dituzten ahots euskaldunak topatuko ditugu: Asier Hormaza, Joxe Felipe Auzmendi, Kandido Uranga, Iñaki Beraetxe eta Aintzane Gamiz, adibidez.

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Euskal Estatua helburu, egitekoa eta zuzendaritza eraberritu ditu Sortuk

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»
