«Euskarari puzka»: Errigoraren urrats berria, euskara loratzeko
Errigorak “Euskarari puzka” aurkeztu zuen atzo Laban, euskara Nafarroako erdialdean eta hegoaldean errotzeko helburu duen kanpaina. Ikastolak, AEK, Sortzen eta Agerraldiko kideak izan ziren bertan, auzolanaren garrantzia eta emankortasuna nabarmentzeko.

Errigora ekimenak udazkeneko “Euskarari puzka” kanpaina berria aurkeztu zuen atzo, Iruñeko Gaztelu Plazan dagoen Laba espazioan. Prentsaurrekoan Errigorako kidea den Irati Abiok kanpainaren helburua eta ekintzak azaldu zituen. Era berean, auzolanaren garrantziaz gain, partaideen elkartasuna azpimarratzeko probestu zuen, euskara Nafarroaren erdialde eta hegoaldeko lurraldeetan sustatzeko eta errotzeko ezinbestekoak direla ziurtatuz.
Abiok azaldu zuenez, “Euskarari puzka” ibilbide luzeko kanpaina da; izan ere, aurtengo edizioa Errigorak antolatzen duen hamabigarrena da. Kanpainaren logika Ager zonaldeko ekoiztetxeetako produktuekin saskiak osatzea eta Euskal Herri osoan zehar saltzea da. Horietako bakoitzaren balioaren %25 eskualdera itzuliko dela zehaztu du, eta bertako euskalgintzako eragileei bideratuko zaie.
“Euskarari puzka” kanpainaren asmoa eta helburua laburbilduz, hiru kolore ezberdinetako saskiek (beltzak, berdeak eta gorriak) Ager zonaldeko lurrak emandako elikagai ezberdinak izango dituzte barnean, eta «Euskal Herria elikatu bitartean, Nafarroa erdi eta hegoaldean euskara elikatzeko», baliatuko dituzte.
Horrez gain, Irati Abiok adierazi zuen 400 banaketa gune baino gehiago aktibatzea pentsatuta daukatela Euskal Herri osoan zehar, saskiak 220 herritara helduko direla ziurtatzeko. Saskiak hautatzeko epea azaroaren 13ra arte irekita egongo dela gogorarazi zien bertaratu zirenei.
IA 2,5 MILIOI EURO
Azalpena biribiltzeko esan nahi izan zuen. hamabi edizio hauetan zehar egindako auzolanari esker. ia 2,5 milioi euro bideratu izan direla aipaturiko zonaldeko euskalgintzarentzat. Ekintza «txikia eta sinplea» izan arren, emaitzak oso positiboak izan direla azaldu zuen Errigorako kideak eta aurkeztutako kanpaina euskara zonaldean bizirik mantentzeko ezinbesteko elementua dela ondorioztatu zuen prentsaurrekoan.
Atzoko aurkezpenean Ager zonaldeko euskalgintzako eragileetako kideak izan ziren: Ikastolak, AEK, Sortzen eta Agerraldia. Prentsaurrekoan parte hartzera animatu zirenak lehenengo pertsonan azaldu zuten haientzat eragile bakoitzak hizkuntza lurraldean arnasa hartzeko egiten duen lana.
Bidenabar, “Euskarari puzka” kanpainaren garrantzia azpimarratu zuten, eta boluntarioei eta partaideei eskerrak eman zizkieten, erakutsi duten elkartasunarengatik.

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
