Bizi osoa, nUU-aren alde borrokan
Katrina Esau hegoafrikarrak 92 urte ditu eta nuu hizkuntzari bizirik eusten saiatzen da Kalahariko lurretan. Azken hiztun natiboa da.

Kalahariko lur gorrietan, Orange ibai ondoko etxe xumean, birbilobek nuu hizkuntzak berezko dituen klaskak edo «klik» hotsak praktikatzen dituzte. Katrina Esauk, ouma deitzen diotenak (amama), adi entzuten du eta ahoskera zuzentzen du. Bisitari askok ere nuu hitz batzuk botatzen dituzte harro, Afrika hegoaldeko 25.000 urteko mintzaira bizirik mantentzeko egiten duten ahaleginari keinu eginez. Hormetako argazkietan Esau larruzko koroa batekin ageri da; Hegoafrikan Herbehereetako eta Erresuma Batuko kolonizazioen aurretik san herriko Nǂe etxeko erreginek erabiltzen zuten hori. «Umetan, ez gara inoiz afrikaansez mintzatu, nuu hizkuntza baino ez genuen erabiltzen», azaldu dio AFP berri agentziari. Horregatik mespretxua ere jasan behar izan zuen, eta hori zauria da berarentzat. Egun nuu hizkuntzak bizirik iraun dezan, agintariek bekak eta laguntzak eman beharko lituzkete. «Pozten nau transmisioa bermatzeko egiten duen indarrak», esan du miresmenez semeak, Carlos Tities printzeak. «Bihotza hausten dit egunen batean bera hemen egongo ez dela pentsatzeak. Zer gertatuko da hizkuntza honekin?».

1986: más secretos oficiales tras Zabalza y los GAL

Primer paso para garantizar el plurilingüismo en las instituciones

Reconocidos otros siete torturados por la Policía y la Guardia Civil

PNV y PSE aprueban una ley que apela a su artículo 145 y tiene solo 7
