Hezurrak garbitu, hildakoak ohoratzeko
Hildakoen Egunaren atarian, senideen hezurrak eguzkitan garbitzeko usadio zaharrari eusten diote Mexikoko Pomuch herrian.

Mexiko hego-ekialdean, Campeche estatuko Pomuch herrian, Maria Couoh-k osaba Tomasen garezurra hautsa kentzen ari zaio Hildakoen Eguna iritsi aurretik, maien tradizioa eta katolizismoa nahasten dituen errituala bizirik mantenduz. Bisitari andana erakartzen duen usadioa horrela definitzen du Couohk: «Nork bere burua garbitzen duen bezala, gorpuzki sainduek ere hori behar dute». Heriotzatik hiru urtera, gorpuzkiak hilkutxatik atera eta, hezurrak garbitu ondoren, egurrezko kutxa txiki batean sartzen dituzte. Hezurrak oihal zuri batez estaltzen dute, arimen jantzia sinbolizatzen duena, eta urtero berritzen dute. Hildakoekin hitz egitea ere tradizio honen parte garrantzitsua da. Carmita Reyesek 39 urte ditu eta senide bati barkamena eskatu dio iaz ezin izan zuelako hezurrak garbitzera joan: «Horrela ez duzu gehiago sufrituko, besteak garbi daudelako eta zuk ez». Berak ere argi dauka ez duela nahi gurasoengandik jaso zuenaren transmisioa etetea: «Ez dut nahi erraustu nazaten. Horrela lurperatu eta gero nire hezurtxoak atera ditzaten nahi dut». Une berezia da, zinez: «Hemen baleude bezala sentitzen ditugu».

1986: más secretos oficiales tras Zabalza y los GAL

Primer paso para garantizar el plurilingüismo en las instituciones

Reconocidos otros siete torturados por la Policía y la Guardia Civil

PNV y PSE aprueban una ley que apela a su artículo 145 y tiene solo 7
