Iragana eta oraina lotzen dituen lana

Donostia Zinemaldiko Zinemira sailetik igaro ostean, Oier Plaza Gartziaren “Popel/ Errautsak” zinemetara iritsiko da. Bigarren Mundu Gerran girotutako suspensezko thriller baten elementuak dituen lanak hainbat geruza ditu, eta geruza horietan pertsonak agertzen dira lehen lerroan. Horien artean dago Unai Eguia irakaslea, Javier Cercasen “El impostor” liburua irakurri zuena oporraldi batean. Liburu horretan azaltzen da nola Enric Marcok erabili zuen Enric Monerren izena bere gezurrari eusteko. Asko dakigu Enric Marcoren inguruan -iazko Moriartitarren “Marco” filma, esaterako-, baina Monerren inguruko oroitzapenak ia hauts bilakatu dira; horregatik hasi zen ikertzen Eguia. Hutsune horrek piztu zion jakin-mina: nazien kontzentrazio esparruetara deportatutako kataluniar errepublikanoari zer gertatu zitzaion argitu nahi izan zuen.
Anton Gandarias ere agertuko da eszenan, osaba Anjel Lekuonaren istorioa ikertzen diharduen pertsona. Anjel Lekuona busturiarra Gestapok erbestean atxilotu ostean desagertu zen. Ustekabean, Eguiaren eta Gandariasen bideak gurutzatu egingo dira, eta ikerketak Pragako bihotzeraino eramango ditu. Bertan, František Suchý eta bere semearen historia harrigarria azaleratuko dute. Aita-semeek bizia arriskuan jarri zuten, ezkutuan, 2.000 biktima baino gehiagoren errautsak nazien eskuetatik salbatzeko.
ZUZENDARIAREN LOTURA
Oier Plaza Gernikakoa da, naziek bonbardatutako hirikoa. Gertaera tragiko hura erbesteratzearen eta jazarpenaren hasiera baino ez zen izan deportatu askorentzat, dokumentalaren inspirazio iturri izan den Anjel Lekuona kasu. Oier Anjelen herritik hurbil bizi denez, harreman pertsonala dauka deportatuaren istorioarekin. Anton Gandarias Anjelen ilobaren bitartez, Oierrek dokumentazio eta produkzio lanaren zati handi bati ekiteko beharrezko laguntza jaso du.

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa
