BERREGINEN MUSEOA
KLIK

Bidaia «txiki» bat Bilboko historiara

Bilboko historian eta identitatean sakontzeko asmoz, abenduaren 7ra arte ‘‘Expo Klik San Frantzisko’’ erakusketa hartuko du auzo bilbotarreko komentuko aztarnategiak. Orotara hamar diorama jarri dituzte bertan, Playmobil jostailu alemaniar ezagunen bidez Bilboko auzo historikoen «iragana, oraina eta etorkizuna» islatzeko. Eszena bakoitzak hiriaren ingurune historiko bati egiten dio erreferentzia: «Panpinen erakusketa soil bat baino gehiago da; Bilboko memoria, kulturaren eta bizitzaren ospakizuna da», ziurtatu dute.