Zer nahiago?
Ohiko kafetegian nengoela nire atzean zeuden bi lagunen elkarrizketak ametsetatik ernatu ninduen: «Zer nahiago duzu, Mazonena edo Sanchezena?». Solaskidea pentsakor utzi zuen; zaila zitzaion aukeratzea. Erantzunik ez. Interakzioak lagunekin askotan dibertitzen gaituen jolasa gogorarazi zidan, bi proposamen zailen artean bustitzean datzana: erabaki tontoak («tea ala kafea?»), ligeak («honekin ala bestearekin?») edo egoera surrealistak («XVI. mendean edo ehun urte barru?»). Batzuetan, galdera hain ongi planteatuta dagoenez, denon artean eztabaidatzen hasten gara (horra jolasaren alderik hoberena).
Literatura irakasleak dilema «kornelianoa» (Pierre Corneille idazletik) irakatsi zigun lizeoan: norbait behartuta dago bere buruarengan edo hurbileko norbaitengan eragin kaltegarria izango duten bi ekintzaren artean aukeratzera. Askotan, erabakiezina. Honekin lotuta, “Los domingos”-ek, udazken honetan kaleratu den filmak, dilema bat planteatzen du protagonistaren bidez: 17 urteko neska batek moja izan nahi du. Utzi ala ez? Konbentzitu ala ez? Eztabaidatu ala ez? Zinema aretotik pentsakor atera nintzen ni ere, eta pelikulako sarrera bat geratu zitzaidan buruan: «Eta bizitza honek betetzen ez banau?», «Maitia, baina batzuetan bizitza ere hori da».

Tras el fin de la guerra en Ucrania, ¿confrontación Europa-Rusia?

El TEDH falla que París conculcó los derechos de Ibon Fernández Iradi

Bazofia sintética disfrazada de noticia para hacer política facha

«Sartutako zuhaitzek milaka urte iraun dezakeen basoa sortu dezakete»
