LABOAREN IZPIRITUA, FRANTZIAR TELEBISTAN
Bolo-bolo dabil Peio Dufau diputatuak milaka eta milaka telebista ikusleren aitzinean Mikel Laboari eginiko aitortza intimoa.

LCP telebista kateko “Politiques à table” izeneko emankizunak frantziar Parlamentuaren aktualitatea jorratzen du. Giro lasaian, Legebiltzarrean sortzen den harrabotsa alboraturik, hautetsien potret hurbilagoa ematea xerkatzen du, Euskal Herrian bezala, plater aurrean jendea lasaitu egiten delakoan. Peio Dufauk, Euskal Herria Baiko diputatuak, mahaiaren bueltan bere ibilbideaz mintzatzeko gonbidapena jaso zuen eta solasaldia bururatzeko honako abestia hautatu zuen: Mikel Laboaren “Martxa baten lehen notak”. Euskal parlamentariak aitortu zuen Laboaren kantuak Parisera eraman duen «engaiamendua ordezkatzen» duela, eta abestiaren pasarte batzuk frantsesera itzuli zituen. Musikan ibilitakoa da Dufau. Horregatik, Valerie Brochard kazetariak abestiren bat hautatzeko aukera eman zionean, Laboari soilik ez, garai zailenetan euskaraz herriari kantatu zioten beste hainbati ere -Oskorri, Lertxundi...- eginiko omenaldia isiltasunez eta errespetuz hartu zuten telebista platoan. Parlamentariaren begi bustiez oharturik, frantses ikusle anitzek mugikorraren pantailatik bista alboratu eta Mikel Laboa deskubrituko zuten.

«Sartutako zuhaitzek milaka urte iraun dezakeen basoa sortu dezakete»

Ya les dieron los coches para patrullar, ahora pedirán la tele en color y las rondas

1986: más secretos oficiales tras Zabalza y los GAL

Reconocidos otros siete torturados por la Policía y la Guardia Civil
