PILOTA
Iñaki Artolak 2028ra arte luzatu du kontratua Baikorekin
Baikok eta Iñaki Artolak akordioa lortu dute kontratua beste hiru urtez luzatzeko, 2028ra arte. 31 urteko pilotaria pozik agertu zen sinatutako akordioarekin: «Beste hiru urtez jarraitu ahal izango dut pilota profesionalean hobetzen jarraitzeko».
Binakako Txapelketaren atarian berritu du kontratua Artolak. Hain justu ere, datorren astelehenean, azaroaren 24an, ekingo dio txapelketari Tolosako Beotibarren, Imaz lagun duela Laso eta Albisuren aurka jokatzeko. Hortxe egin zuen debuta Artolak 2014ko ekainaren 28an.
«Iaz Mariezkurrenarekin ia-ia txapela eraman genuen. Imaz beste mota bateko atzelaria da, baina urruti irits gaitezkeela uste dut», adierazi zuen Alegiakoak asteartean, txapelketaren aurkezpenean.

Opinion
Irainak txapeldunari bere hizkuntza erabiltzeagatik

Euskal Herria
Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

Topics of the day
Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Topics of the day
La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Topics of the day