Ritxi AIZPURU
Musika pentsalaria

Musikaren ageusiak

Pertsona batek ez duenean gustuaren zentzumena, ageusia duela esango dugu. Gustuak, ordea, baditu beste adiera batzuk. Aurrekoan, taberna bateko terrazan geundela, piztu zen eztabaida sutsua. Bat-batean urliak zera esan zuen: «Ezin izango nioke esan inori euskaraz ‘gustatzen zatzaizkit’. Esaldiak une politaren efektua ezerezean uzteko gaitasuna du, klimax ukituaren apurtzailea da».

Esaldi alergikoa zaio, erabiltzailea deseroso sentituko baita, eta agian gorritu eta lotsatuko da “zatzaizkit” forma egingo zaigulako pinpirin, huts, eta, era berean, hanpatua ahoskatzean. Memento erabakitzailearen xarma poetiko guztia pikutara botatzea bezala da. Eraiki nahi duzuna suntsitu egiten du norberarengandik hasita. Horregatik solaskideak nahiago du arruntagoa den “me gusto de ti” esatea.

Dena den, “gustatzen” baino nik hauek ditut jatorragotzat: gogoko, atsegin, maite. “Zu gogoko zaitut”, “atsegin zaitut”, “maite zaitut” nahiago ditut, “zu nire gustukoa zara” esatea baino, baina “zatzaizkit” ez zait arrotza.

Aurten, adibidez, gogoko izan ditudan kulturgileen lagin bat luzatuko dut: Juantxo Arakama “Monsieur LeCrépe”-ren diskoa, Nerea Loron “La Furia” eta Itziar Zigaren eta Onintza Enbeitaren zutabeak, Ødei Barrosoren hitzak, Rukula taldearen zuzenekoa, Marina Jaqueteren mugikortasun miofasziala, Spotify desegin…