1969tik gaurdainoko abestien antologia plazaratu du Antton Valverdek

«Omenaldia zor genion Antton Valverderi eta Donostiako Udalak berari emandako Adarra sariak eman digu bultzada», aitortu zuen Andres Camio “Jitu”-k, Elkar argitaletxeko musika arloko arduradunak, atzoko aurkezpenean. kaleratu zuen lehenengo singlearentzako aitak, Antonio Valverde margolari ezagunak, egindako azal bera du antologiak.
Bi iturritatik edan du Antton Valverdek (Donostia, 1943) bere kantugintzan. Bertso zaharretara eta poetengana jo izan du. Lizardi, Lauaxeta, Gandiaga, Mirande... disko bilduma labur eta pertsonalaren jabe da. Xabier Leteren ondoan makina bat agertokitara igotakoa da, Xenpelar, Txirrita, Otaño eta beste askoren bertso zaharrei hautsa kenduta. Oskarbi taldeko kide ere izan zen. Franco hil ostean urriak izan dira bere lan diskografikoak eta emanaldiak.
Gitarra eta pianoa jotzen ditu eta bigarrena da bere tresna kuttuna. Valdes arduratu da abestien aukeraketa egiteaz eta Victor Sanchez estudioko soinu ingeniariak nahastu ditu Adarra saria jaso zuen egunean oholtzan abestutako bi piezak, eta berak eman dio soinuaren aldetik batasuna bildumari. «Anjel Lertxundik testu zoragarria idatzi du, biografia modukoa. Mimoz eta kariñoz egina da; nabaria da harreman estua izan dutela biek», kontatu zuen Camiok.
35 abesti aurkituko ditugu disko bikoitzean, ehundik gorako bilduman aukeratuak. Hamar disko ditu argitara emanak antologiaren aurretik. Atzera begira jartzean zein sentipen nagusitzen zaion galdetu genion; «a ze ahotsa nuen! Sendoa... Gero aldatu egin zen nire ahotsa, baita kantatzeko era ere, ez du zer ikustekorik oraingoarekin», erantzun zuen irribarrez. Ahotsa aldatu, «eta era berean esperientziaren zakua bete», bota genion. «Mikrofonoa ondo erabiltzea da gakoa; gaztetan ez duzu horren beharrik, baina gero inportantea da».

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»
