Labrazako lanak hasita iragarri du Lakuak parte-hartze prozesu bat
«Klima aldaketa da gizarte gisa dugun erronka handienetako bat. Hala eta guztiz ere, Euskadin ezin izan da parke eolikorik eraiki azken bi hamarkadetan. Eusko Jaurlaritzak, parke eoliko berrien garapenean beste 20 urte igaro ezin daitezkeela jakinda, eta Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko 1/2024 Legea betez, herritarrek trantsizio energetikoari eta klima aldaketari buruz hausnartzeko eta sentsibilizatzeko prozesu bat jarri du abian, energia berriztagarrien ezarpena modu jasangarrian eta koherentean lantzeko».
Hala iragarri zuen Lakuako Gobernuak atzo, hain zuzen Labrazako parke eolikoko lanak hasi direla nabarmentzen zuen ohar batean. «Hausnarketa horren helburu nagusia da ulertzea zer behar eta erronka nagusiri egin behar diegun aurre gizarte gisa deskarbonizazioari heltzeko eta 2050era arte zero isuri garbi lortzeko. Akordio estrategiko eta integratzaile bat definitu nahi da, eragile publiko, pribatu, gizarte-sare eta herritarren lankidetza aktiboarekin».
Oiongo Udalak gogor kritikatu du Labrazako parkea, baina Lakuak abian jarri ditu lanak, udalaren iritziari jaramonik egin gabe.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak
