Autoritarismo demokratikoa: etxebizitza
Aste hau etxebizitzaren inguruko elkarrizketa eta parte hartze demokratikoaren astea izan da. Astelehenean EAJk eta PSEk elkarrizketaren aldeko jarrera erakutsi zuten Parlamentuan, gutxiengo soldatarekin bezala, eta atzera bota zituzten Etxebizitza, Hirigintza eta Lurzoruaren Erabileraren inguruko Lege-proposamenari oposizioak aurkeztutako 160 zuzenketak. EAJk eta PSEk diote entzun, jakina entzun zutela, ordu oso batez, zeinaren amaieran erabaki zuten interesgarriagoa zela euren zuzenketak bakarrik onartzea, gainerako zuzenketak «proposamenaren izpirituaren aurkakoak» baitziren.
Eta zer proposatu dute ba? Etxebizitza babestuaren ehuneko galdagarria %75etik %60ra murriztea, eta etxebizitza libre gehiago eta azkarrago eraikitzeko, gardentasun bermeak, barkatu, papeleoa, murriztea konstruktore eta promotoreentzat; hemen etxebizitza denok garelako, kalean bizi direnak, eta txaletak kolekzionatzen dituztenak. Denok garelako orain gobernu. Gobernantza demokratikoa esaten zaio, eta xedea bertikala zena horizontala bilakatzea da; hau da, herriak zuzenean gobernatzea, gehiengo parlamentarioetatik haratago, herrialdeko erabaki garrantzitsuenak ahalik eta jende gehienaren artean hartzeko.
Horrek autogobernua handitzen ei du eta autoritarismoa murriztu, gehiengo parlamentarioek askotan ez baitute gehiengo soziala irudikatzen; horregatik jarri dituzte martxan gobernantza demokratikoa mamitzeko bide alternatiboak. Demokratikoagoak: jende xehearekin hitz egin dute, herritarrekin, gizarte zibila osatzen duten kolektiboekin, hala nola konstruktoreekin, sustatzaileekin, farmazeutikekin, energia korporazioekin. Eta zurekin. Zuk ezin izan baduzu etxebizitza bat eskuratu, eta %25 pobreagoa bilakatu bazara gobernantza demokratikoa ezarri zenetik, eraikitzaileak eta promotoreak zu baino %35 aberatsagoak diren bitartean, orduan, ez zara nahikoa demokratikoa izan. Nahikoa parte hartzailea. Hori da EAJk eta PSEk pentsatzen dutena beren barne foroan, euskaraz elkarri xuxurlatzen dioten bitartean: «Maitia, etxebizitzaren kontu hau gobernuaren proiektu bat da; Etxebizitza Sailetik iragarri zen». «Bai, laztana, baina Legebiltzarreko alderdien bitartez egiten badugu, txosten teknikoak eta legalak ekidin ditzakegu». Izan ere, denok dakigu txosten teknikoak eta legalak gobernantza demokratikoaren aurka doazela; antolatu dezagun hartara etxebizitzari buruzko konferentzia ireki bat Tabakaleran, herritarrek ikus dezaten prest gaudela haiekin parlamentatzeko, toki guztietan, Parlamentuan izan ezik. Gobernuak asteazkenean Tabakaleran antolatutako konferentziak “House Action” zuen izena, euskaraz jarriz gero inork ez baitzuen ulertuko, are gutxiago gaztelaniaz.
Elkar besarkatuta imajinatzen ditut, EAJk PSEri ingelesez xuxurlatzen dion bitartean, «Dear, zergatik uste du jendeak etxebizitzaren merkantilizazioa gobernuek konpon dezakegula?», eta PSEk euskaraz marmarrean, «Gobernuek merkantilizatu dutelako etxebizitza, kuttuna?», eta biak barrez espainolez, «Bueno, horretarako dugu gehiengoa

El mutismo español clama al cielo de Gernika ante el «perdón» alemán

López de Gereñu, primer muerto con Juan Carlos I

«Unerik politena buruz burukora bi anaiak pasa ginela jakitean izan zen»

El sondeo de Lehendakaritza vuelve a dar la victoria al PNV en la CAV
