Hogei urteko aurrerapen ekonomiko eta soziala ezabatu du Palestinako genozidioak
Merkataritza eta Garapenari Buruzko Nazio Batuen Konferentziak plazaratutako txosten baten arabera, Palestinan Israel egiten ari den genozidioaren ondorioz historiako krisi ekonomiko larriena pairatzen ari da lurraldea. Hogei urteko aurrerapen ekonomiko eta sozialak galdu ditu.

Palestinan okupatutako lurretan pairatzen ari diren krisiak bi urtean ezabatu ditu bi hamarkadan nazioarteko komunitatearen babesarekin lortutako aurrerapen sozial eta ekonomikoak. Horrela, Israel egiten ari den genozidioak inoizko krisi ekonomiko larriena eragin du; «gainbehera-egoera luzean» zegoen palestinar ekonomia «ia erabateko kolapso-fasean» utzi du, gizarte- eta ingurumen-arloko «ondorio sakonekin».
Merkataritza eta Garapenari Buruzko Nazio Batuen Konferentziak (Unctad) atzo argitaratutako txosten batek azaleratu du egoera. Halaber, azterlanetik ondorioztatu dute laguntza handia jasota ere 2023ko urriaren aurreko egoerara itzultzeak hainbat hamarkada har ditzakeela.
«2024an Gazako BPGa %83 murriztu zen 2023arekin alderatuta, aurreko urtean beherakada handia izan ondoren. 2023 eta 2024 artean, BPGa %87 murriztu zen metatuta, eta per capita BPGa, berriz, 161 dolarrera jaitsi zen; munduko txikienetakoa, hau da, Zisjordaniako per capita BPGaren %4,6», agertu zuten adituek.
Horrek esan nahi du palestinar BPGa 2010eko mailara itzuli dela, per capita BPGa duela 22 urteko mailaraino jaitsi delarik. 1994an ia horren parekoa zen Gazako eta Zisjordaniako per capita BPGa.
Txostenak ohartarazi duenez, Palestinako Lurralde Okupatuetako azpiegiturei, produkzio-aktiboei eta zerbitzu publikoei egindako kalteen ondoriozko krisi ekonomikoa «mundu mailan 1960tik izan diren hamar okerrenen artean dago».
Gazaren kasuan, azpiegituren suntsitzeak ekoizteko gaitasuna galarazi du eta biztanleriaren bortxazko desplaza- menduak «giza kapitalean kalte iraunkorra» eragin du; Zisjordaniako atzeraldia «ezagutzen den larriena» dela dio Unctad-ek.
Era berean, Palestinar Aginteari dagozkion eta oinarrizko zerbitzu publikoei eusteko ezinbestekoak diren transferentzia fiskalen atxikipenengatiko diru-sarreren beherakada eragin du Israelek.
Diru hori, halaber, beharrezkoa da palestinarren susperraldian inbertitzeko, Gazan bi urteko genozidioa eta Zisjordanian indarkeria maila handia izan ondoren. «Gazan, herritar guztiak dimentsio anitzeko pobrezia egoeran daude. Zisjordania bere historiako atzeraldi ekonomikorik larriena jasaten ari da, segurtasun ezagatik, mugimendu- eta sarbide-murrizketengatik eta ekonomiaren sektore guztietan produkzio-aukerak galdu direlako», dio txostenak.
Egin izan diren beste estimazio batzuekin bat dator Unctad-ek argitaratutako txostena, kalkulatu baitu 70.000 milioi dolarretik gora beharko direla Gaza berreraikitzeko.
Instituto alemán eleva a más de 100.000 los muertos en Gaza
Un análisis del alemán Instituto Max Planck de Investigación Demográfica señala que desde el 7 de octubre de 2023 las víctimas mortales en la Franja de Gaza por la ofensiva israelí superan las 100.000 personas -sin contabilizar las originadas de forma indirecta-. Según el registro oficial de las autoridades gazatíes, Israel ha matado ya a al menos 69.546 personas.
Los investigadores estiman que hasta el 31 de diciembre de 2024 Israel había matado a entre 70.614 y 87.504 personas en Gaza y, tras un análisis actualizado, que hasta el 6 de octubre de este año el número ya ha superado seguramente las 100.000. Apuntan que la esperanza de vida en la Franja se redujo en 2023 en un 44% y en 2024 en un 47%, lo que se corresponde con una pérdida de 34,4 y de 36,4 años.
Israel mató ayer en Gaza a un palestino por «cruzar» la llamada «línea amarilla», y su Ejército dijo haber matado a cinco combatientes en Rafah. De madrugada, mató al sur de Jenin (Cisjordania), a Sultan Nidal Abdul Aziz, de 22 años, al que acusó de la muerte de un colono en 2024.GARA

El mutismo español clama al cielo de Gernika ante el «perdón» alemán

López de Gereñu, primer muerto con Juan Carlos I

«Unerik politena buruz burukora bi anaiak pasa ginela jakitean izan zen»

El sondeo de Lehendakaritza vuelve a dar la victoria al PNV en la CAV
