Urte bukaerako eta datorren urte hasierako mobilizazioei bultzada emateko dei egin dute Sarek eta Etxeratek

Gabonak laster iristear direla, presoen eskubideen aldeko mobilizazioak abiadura hartzen ari dira, Bilboko urtarrileko mobilizazio handia ortzi-mugan jarrita. Azaroko azken ostiralean, Sarek eta Etxeratek aurrera egindako bidea nabarmendu zuten, baina «sufrimendua behin betiko amaitzeko» ordua dela berretsiz. 67 herritan izan ziren elkarretaratzeak eta, orotara, 3.000 lagun inguruk hartu zuten parte, azken bultzada emateko beharraz jabetuta.
«Urte oparoa izan dela esan dezakegu, etxeratze prozesua nahi genukeena baino mantsoago garatzen ari bada ere. Aurrerako urratsak nabarmenak izan direla esan dezakegu eta euskal preso, iheslari eta deportatu guztiak etxeratzearen helburua inoiz baino gertuago dugula baiezta dezakegu», adierazi zuten.
Lorpen horien erantzukizuna, hein handi batean, euskal gizartearena dela nabarmendu zuten. «Auzoz auzo eta herriz herri urte osoan zehar egindako mobilizazioen ondorio dira urrats horiek, ‘Puzzlea osatu arte’ dinamikatik hasi eta udan zehar hondartzetan zein herri eta hirietan egindako mobilizazioekin jarraituz. Urriaren 18an egin genuen konferentzia ere, gizarteak gatazkaren ondorioei behin betiko konponbidea emateko duen beharraren isla argia besterik ez da», oroitarazi zuten.
Baina, azpimarratu zutenez, aurrerantzean ere zer aldarrikatu egongo da. Izan ere, “Ezin da gehiago luzatu” lelopean, urtarrilean soilik ez, abenduko azken ostiralaren bueltan ere mobilizazioak deitu dituzte Euskal Herriko ahalik eta herri eta auzo gehienetan, aldarrikatzeko «urteetako gatazkak utzitako ondorioen konponbideak» ezin duela «gehiago luzatu».
«Sufrimenduak ezin duela gehiago luzatu aldarrikatuko dugu, egiak, aitortzak eta erreparazioak ezin duela gehiago luzatu aldarrikatuko dugu, eta noski, konponbideak bakeak eta elkarbizitzak ezin duela gehiago luzatu aldarrikatuko dugu», adierazi zuten Sarek eta Etxeratek.

El mutismo español clama al cielo de Gernika ante el «perdón» alemán

López de Gereñu, primer muerto con Juan Carlos I

«Unerik politena buruz burukora bi anaiak pasa ginela jakitean izan zen»

El sondeo de Lehendakaritza vuelve a dar la victoria al PNV en la CAV
