Epaitegian deklaratzeari uko egin diote Guardetxeko gazteek

Donostiako Guardetxearen egoera salatzeko aurtengo maiatzaren 29an Udalbatzan protesta egin zuten gazteetako sei epaitegian deklaratzera deituta zeuden atzo. Guztiek uko egin zioten epailearen aurrean hitz egiteari.
Hala, Atotxako epaitegien aurrean sei gazteoi sostengua adierazteko elkarretaratzea egin zuten, Alde Zaharreko Gazte Asanbladak (AZGA) deituta. Talde honetako kide Eñaut Alvarezek jakitera eman zuenez, gazteek deklaratzera uko egin diote. Gauzak horrela, Fiskaltzaren zigor eskaeraren zain daude.
Seiei desordena publikoak, autoritatearen aurkako atentatua eta lesio delituak egitea egotzi liezaiekete eta espetxeratu egin litzakete. Maiatzaren 9an Urgulleko Guardetxea gazteentzat izan dadila aldarrikatzera joan zen udalbatzara protesta egitera gazte talde bat. Udaltzaingoa haien kontra oldartu zen.
AZGAk nabarmendu duenez, protesta horrekin Guardetxeari buruzko bilera bat eskatu nahi zioten Udalari. Erantzuna «Udaltzaingoa gure kontra botatzea izan zen», salatu zuen.

1986: más secretos oficiales tras Zabalza y los GAL

Primer paso para garantizar el plurilingüismo en las instituciones

Reconocidos otros siete torturados por la Policía y la Guardia Civil

PNV y PSE aprueban una ley que apela a su artículo 145 y tiene solo 7
