Gasteizko EGEra baimenik gabe sartzea: 200 euroko isuna
Beatriz Artolazabal zinegotziak atzo udaletxean egindako agerraldian iragarri zuenez, datorren astelehenetik -abenduak 15- aurrera 200 euroko isuna jasoko dute baimenik gabe Gasteizko Emisio Gutxiko Eremua (EGE) zeharkatzen duten ibilgailuek.

Beatriz Artolazabal Espazio Publiko eta Auzoetako zinegotziak atzo iragarri zuenez, astelehenetik aurrera 200 euroko isunak jasoko dituzte Gasteizko Emisio Gutxiko Eremua (EGE) baimenik gabe zeharkatzen duten ibilgailuek. «Helburua ez da dirua biltzea, baizik eta osasun publikoko neurri hau betetzen dela bermatzea», nabarmendu zuen.
Udaletxean egindako agerraldian azaldu zuenez, egunero 4.000 eta 5.000 ibilgailu bitartean sartzen dira, batez beste, EGEra. Zirkulazio handieneko kaleek, Errege Atea kaleak eta Prado kaleak, 1.000 eta 1.200 sarrera artean izaten dituzte egunero, eta ez dute gorabehera nabarmenik izaten. «Egonkortasun horrek erakusten du EGEk ez duela aldatu hiriaren erdiguneko eguneroko mugikortasuna».
Araudiaren betetze maila ere «oso handia» dela azpimarratu zuen Beatriz Artolazabalek. Izan ere, hiriko EGEra sartzen diren ibilgailuen %93k, gutxi gorabehera, dute nahitaezko ingurumen bereizgarria. Etiketa gabeko ibilgailuak %7 dira, baina gehienak ordenantzak berak salbuetsitako kasuak dira: egoiliarrak, garajeen titularrak, establezimenduak eta mugikortasun urriko pertsonen txartela dutenak.
«Egunean 50-80 ibilgailuk egiten dute bidegabeko sarrera; hau da, ibilgailu guztien %1,3 eta %1,6 bitartean dira guztira», adierazi zuen zinegotzi jeltzaleak.
Informazio fasean, irail eta azaro bitartean, Gasteizko Udalak 1.837 abisu gutun bidali ditu eta aste honetan beste 200 jakinarazpen igorriko ditu. Artolazabalen esanetan, orain arte jakinarazpenek «izaera pedagogikoa izan dute», baina «abenduaren 15ean amaituko da informazio fasea eta zehapen aldia hasiko da, ordenantzak ezartzen duen bezala».
BALORAZIO POSITIBOA
Dena den, Artolazabalek ezarpen prozesuaren inguruko balorazio positiboa egin zuen hedabideen aurrean. «EGE normaltasun osoz garatzen ari da, tentsiorik gabe eta herritarren aldetik erantzun eredugarriarekin», esan zuen. «Ez dugu bat-bateko ezarpenik egin; hori beharrean, trantsizio mailakatua aplikatu dugu zirkulazioaren erregulazioa finkatuta zegoen ingurunean. Herritarrek erantzukizunez erantzun dute, eta hori datuetan islatzen da», gaineratu zuen.

1986: más secretos oficiales tras Zabalza y los GAL

Primer paso para garantizar el plurilingüismo en las instituciones

Reconocidos otros siete torturados por la Policía y la Guardia Civil

PNV y PSE aprueban una ley que apela a su artículo 145 y tiene solo 7
