GITARRA BEREZIA GATIBUREN AGURRERAKO
Gatiburen agurra are bereziagoa izan dadin, Haimar Arejitarentzat gitarra pertsonalizatua sortu dute EHUko Ingeniaritza Eskolan.

«Erronka handia izan da», ziurtatu dute Euskal Herriko Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolatik. Ez da makala balentria: bi hilabete eskasean diseinatu eta ekoitzi dute Gatibu musika taldeak azken agur kontzertuan erabiliko duen gitarretako bat, Haimar Arejita gitarra jotzailearentzat propio sortua. Hunkituta agertu zen azken hori instrumentua eskaini ziotenean, EHUn egindako ekitaldian. Izana eta izena, biak eman dizkiote gainera: «Watty du izena, haltz zurezko gorputza du, astigar zurezko masta eta Pau Ferroren diapasoia. Eskala 637,1 mm-koa da eta gorputzaren akabera pink coral (koral arrosa) kolorekoa da, baita mastaren palarena ere», azaldu zuten Javier Mazon eta Iraide Lopez irakasleek, eta kolore deigarriaren zioa ere argitu zuten: «Kolore arraroa da, 60ko hamarkadako altxor ezkutua, eta oso gutxi ausartu izan dira kolore hori erabiltzen. Bere taldearekin azken aldiz eszenatokira igotzen denean, beste inork ez duen zerbait eramatea nahi genuen, 25 urte hauetan eraiki dutena bezain esklusiboa». Arejitak gitarra «oso ondo egina» dagoela ziurtatu zuen; ez, ordea, zein abestitan erabiliko duen: «Sorpresa gisa utziko dugu».

Irainak txapeldunari bere hizkuntza erabiltzeagatik

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar
