Zinema, zapalkuntzaren aurka matxinatzeko

Eloy de la Iglesiak maiz esaten zuen honako esaldia: «Inoiz huts egin ez didan bakarra zinema da; maitatzen eta desiratzen jarraitzen dudan gauza bakarra, eta inoiz gaindituko ez dudan adikzio bakarra».
Zinemagilearen filmografiaren errepaso entziklopedikoa izatetik urrun, Gaizka Urresti haren argi-ilunetan murgiltzen da bete-betean. Aurreiritzietatik harago, Eloyren figura aldarrikatzen du, azpimarratuz haren bizitzak eta obrak frankismo berantiarreko eta Estatu espainoleko trantsizioko tentsioak, askatasunen eta heroinaren eklosioa eta indarkeria politiko eta soziala islatzen dituela.
Haren biografia argi-ilunez betea dago, baina biziki erakargarria da, bere garaiko tabu sozialen aurka egin baitzuen. Bere zinemak, sarritan polemikoa eta probokatzailea, gizartearen bazterrak gordintasunez eta zintzotasunez erretratatzen zituen.
Dokumentalak gertutasuna eta zintzotasuna transmititzen ditu: lagun, kolaboratzaile eta senideen testigantzek erakusten dute Eloy konplexua eta sutsua zela, eta batez ere zinemarekiko mendekotasun handia sentitzen zuela. Jose Sacristan, Maria Luisa San Jose, Marisol Garcia Morcillo, Pedro Olea, Claudia Gravy, Gaspar Noe eta Veronica Lujan agertzen dira, besteak beste.
Elkarrizketa horiek filmen zatiekin eta artxiboko materialarekin uztartzen ditu, nostalgia errazean erori gabe eta erretratu polifazetikoa eraikiz.
“Eloy de la Iglesia, adicto al cine” dokumentalaren asmoa ez da Eloy de la Iglesia maitatzea edo harekiko enpatia sortzea, ulertzea baizik; ulertzea nola erabiltzen zuen zinema zapalkuntzaren aurka matxinatzeko. Haren obra berraurkitzea baino gehiago, pertsona aldarrikatzea du helburu, bere argi-ilunak bazterrean utzi gabe. Azken finean, bizi zen bezala filmatzen zuen, eta filmatzen zuen bezala bizi zen.

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Aerosorgailu bat zure esne kaxan
