MENDI FILM FESTIVAL
KLIK

Mendiko kirolen zinemaren festa, Bilbon

Ben Sturgulewski zuzendariaren “Champions of the Golden Valley” lanak irabazi du Bilboko Mendi Film Festivalen 18. edizioko sail ofiziala. Esan behar da ez dela jaso duen lehen saria, eskia oinarri duen film honek munduko mendi zinemaldietan hainbat aitortza jasoak baititu. Era berean, kritikak ere begi onez hartu du. Euskal ekoizpenen artean beste lan hauek saritu dituzte: “Sustraiak. Raíces perdidas” (Luis Arrieta), “Cantos y flores” (Julen Elorza), “Itsasora” (Mikel Urdangarin) eta “Txakurraren zaunka” (Nagore Eceiza eta Iker Uranga).