Ourenseren ilusioa eta zuri-gorrien betebeharra, aurrez aurre
Athleticek gaur dauka lehen hitzordua aurtengo Kopan; gainerako euskal taldeak hasiak dira jada. Datorren urtarrilean Superkopa jokatu behar izateagatik, nolabaiteko ‘saria’ izan du talde zuri-gorriak, orain arteko kanporaketak ez baititu jokatu behar izan, baina 19.00etatik aurrera Ourenseren aurka lehiatu beharko du final-zortzirenetarako txartela eskuratu ahal izateko.
Duela bi urteko txapeldunak ez luke presio handirik izan beharko, baina jakinda kanporaketa lehia bakarrera jokatzen dela eta ikusita Txapeldunen Ligan gauzak ez doazela behar bezain ondo, irabazi beharra dute.
Gainera, aurrean izango duten aurkariak Lehen Mailako Oviedo eta Girona kanporatu ditu. Beraz, alerta piztuta abiatuko dira Galiziarantz; are gehiago, zelaiaren egoera kaskarra dela jakinda. Izan ere, azken orduetan O Coutoko zelaia aldatzen jardun dira langileak.
AITZAKIARIK GABE
Hala ere, Ernesto Valverde Athleticeko prestatzaileak ez du zelaiaren egoera aitzakia gisa erabili nahi. «Kopa horrelakoa da, sorpresa kaxa bat. Duela bi urte Rubiren aurka gertatu bezala, belar artifizialeko zelai txiki batean edo ondo ez dagoen zelai batean jokatzea suerta daiteke. Hau da Kopak duena, ea Lehen Mailatik zenbat talde joaten diren bidean gelditzen», azpimarratu zuen Valverdek.
Normala izaten denez, minutu gutxien izan dituzten jokalarien txanda izango da ziur aski. Hori bai, prestatzaile zuri-gorriak ez zuen argitu atean nor jarriko duen, Unai Simon edo jokatzeko «prest» ikusten duen Alex Padilla.

Telleria, un pueblo burgalés que quiere ser vasco... o suizo

PNV y PSE aprueban una ley que apela a su artículo 145 y tiene solo 7

El servicio de ambulancias de Osakidetza, de camino a urgencias

Peixoto, euskararen eskutik abertzaletu zen betiereko militantea
