Sirius
Astelehena. 7.30. Begiak ireki ditut eta zeru urdin iluna nagusi da leihotik begiratuta. Oraindik ordubete pasatxo falta da eguzkia irteteko, eta, harrigarria bada ere, kutsadura atmosferiko gutxi da gaur; beraz, hainbat astro ikus daitezke gaur goizean, oso nabarmen. Handi batek kliska egiten du. Bizarroa. Googlera jo dut: «Izar handia gaur». Sirius deitzen omen da. «Lurretik oso gertu dagoen izarra, 8,6 argi-urtera baino ez. Eguzkia baino 25 aldiz distiratsuagoa».
Gaur 8.34an altxatu behar da eguzkia. Hemen, hemisferioaren alde honetan, eguna, oro har, 00.00etan hasten da. Erreferentziatzat dugu, alegia, baina gogoan dut duela gutxi John Mbiti pentsalari kenyarraren berri izan nuela: Afrikako gizarte askok gertaeren arabera diseinatzen dute denbora. Ez dago denboraren segmentazio zorrotzik, ez dago diseinu linealik (orduak, minutuak, segundoak), baizik eta zirkularrak dira, ziklikoak (urtaroak). Mbitiren beste lan batek dio gizarte swahilidunetan, eguna egunsentiaren unean hasten dela, ez gauerdian. Horrek argi islatzen du gizakien erritmo naturala.
Sirius arretaz begiratu dut. Gaurtik aurrera egunak luzatu egingo dira, eta, kapitalista bada ere, Mendebaldeko denboraren kontzepzio horrek berri on bat ematen dit, behintzat.

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

Xabi Iraola proposatu dute Sorturen koordinatzaile orokor izateko

67 preso 20 urtetik gora espetxean, eta 44k ez dute kalea zapaltzen
