KLIK
Trebiñun eta Lekunberrin, aurreneko tragoxkak sagardo berriari

Bete-betean sartu gara txotx garaian. Bezperan Astigarragan egin zuten, eta atzo Arabako eta Nafarroako sagardotegien txanda izan zen: hurrenez hurren, Trebiñuko (Trebiñun bertan) eta Toki-Alaiko (Lekunberrin) upelen bueltan bildu ziren sagardogileen ordezkariak, gonbidatuak, hedabideak... eta lehen tragoxkak egiteko ohorea izan zuten protagonistak. Trebiñun (ezkerreko argazkia) Aguraingo Dupla musika taldeko Beñat eta Gari aritu ziren lan horietan. Araban iazko uzta 2024koa baino eskasagoa izan da kantitatez, baina kalitatezko sagardoa ekoizteko aski. Toki-Alain, berriz, Iker Vicente aizkolariak egin zuen estreinako topa, Gobernuko ordezkarien eta hainbat aurpegi ezagunen presentziarekin.

Topics of the day
«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Euskal Herria
Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

World
Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

Culture
«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

World