Abentura euskaraz, ohiko formulen menpe

Euskarara bikoiztuta iritsi da “Oilaskoerbi eta marmotaren sekretua” animaziozko film belgikarra. Filma “Hopper: Oilaskoerbi” lanaren jarraipena da. Istorioak iraganarekin lotutako sekretu baten agerpena kontatzen du, eta horrek abentura epiko batera eramango ditu Oilaskoerbi eta haren lagunak. Marmota misteriotsu baten bila abiatuko dira, iragana aldatzeko eta, agian, bere espeziea salbatzeko ahalmena omen duelako.
Protagonista da filmaren ardatz emozional zentrala eta mezu nagusia argia da: desberdin egiten gaituena ez da ahulezia gisa ulertu behar, indargune gisa baizik.
Gidoia erraz aurreikustekoa da, eta narrazioa modu linealean garatzen da, egitura tradizional eta ulerterrazean oinarrituta. Argumentuak ez du ustekabe handirik eskaintzen, baina erritmo biziari eusten dio, eta horri esker interesa mantentzen da metraje osoan zehar. Ikusle gazteenek, zalantzarik gabe, gozatzeko moduko osagaiak topatuko dituzte.
Ikuspegi bisualari dagokionez, 3Dko animazioak estilo koloretsu eta karikatureskoa eskaintzen du, pertsonaia adierazkorrekin eta istorioaren jatorri grafikora garamatzaten eszenatokiekin. Teknikoki zuzena da, nahiz eta ez duen aparteko distirarik eskaintzen.
Oro har, animaziozko film entretenigarria da, baina ez du sakontasunik ezta konplexutasun narratiborik ere, haurrentzako zinemaren kanon tradizionalenak ditu oinarri. Aurrez ikusitako ekoizpen askoren nahasketa dirudi, “Zootropolis” adibidez. Eta, hain justu, “Zootropolis” aipatu ostean, konparaketa saihetsezina da: Kataluniako haurrek “Zootropolis 2” bezalako punta-puntako ekoizpenak katalanez bikoiztuta ikusteko aukera duten bitartean, Euskal Herriko umeek erdipurdiko ekoizpenekin konformatzen jarraitu beharko dute.

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

De la lucha anti-ETA a la UCO, un camino muy transitado
