Iñigo URIZ FOKU
KLIK

Zapelatza eta hegabera, kontrastea eta paradoxa

Garinoainen hartutako irudian, Orbaibarko soro aberats eta paisaia emankorrean, lur bedeinkatu eta madarikatuan, kontrastea eta paradoxa ageri dira, bere gordintasun ederrean. Harraparia eta harrapakinak, zapelatza eta hegaberak. Zapelatza, milaka aurpegi dituen hegaztia, ekosistema ezberdinetara moldagarriena, harraparietan ugariena, hegoak zabal, atzaparrak zorrotz, airearen espiritua bezala. Lumaje dotore eta silueta berezia duten txoriengana, zuzen, bizitzaren borrokan, gero eta beranduago etortzen diren eta azkarrago joaten diren hotz-iragarleengana.