Itzaletik lehen lerrora

Telesailaren lehen minutuetan Moskura bidaiatuko du ikusleak, 1977. urtera. Bi emakume dira protagonistak, “Ponies” deiturikoak -inteligentzia zerbitzuetan erabiltzen den persons of no interest esamoldetik eratorria-. Modu erabat anonimoan aritzen dira lanean, idazkari gisa, Estatu Batuetako enbaxadan. Egun batean, baina, hauen senarrak egoera misteriotsuan hegazkin-istripu batean hilko dira. Une horretatik aurrera bien bizitza errotik aldatuko da: CIAko agente bihurtuko dira.
Bea etorkin sobietarren alaba da; errusieraz hitz egiten du eta bi munduren artean hazia da. Twila, aldiz, herri xeheko neska da, ausarta bezain zorrotza. Elkarrekin, Gerra Hotzaren baitan ezkutatzen den konspirazio handi bat argitzen saiatuko dira, alargun utzi dituen misterioari erantzuna emateko asmoz.
Zuzendaritza lanak argi uzten du hasieratik akzioaren ikusgarritasunetik urrundu nahi duela, eta arreta pertsonaien barne bilakaeran jarriko duela. Horri esker, generoari eta rol sozialei buruzko gogoeta ere badago. Gerra Hotzean emakumeak bigarren mailakoak ziren pertzepzioa -edo sinesmena- hankaz gora jartzen du telesailak.
Gaia sakona izan arren, eta espioitza-thriller generoaren osagaiak nabarmenak badira ere, telesailak tonu arina du. Umore beltzaren printzek beren lekua izango dute, eta esentzia berezi horren erantzule nagusiak musika, muntaketa bizia eta estetika dira.
Entretenimendu arin gisa primerakoa bada ere, ahulguneak ere baditu: sinesgarriak ez diren zenbait egoera, gidoian solte geratzen diren hariak, bigarren mailako pertsonaia batzuen sakontasun eza eta errealitatearekiko zehaztasun eskasa, besteak beste. Hala ere, akats horiek ez dute telesaila zapuzten; edonola ere, entretenigarria, bizia eta ikuserraza da.

Irainak txapeldunari bere hizkuntza erabiltzeagatik

«Usaban a Dios para someter a las internas, para meternos miedo»

La RDC registra el peor desastre minero del mundo en 60 años

Un vídeo prueba el disparo directo a Iker Arana, que perdió un testículo
