TELE-BAZKARIAKMUGARITZ JATETXEAN
Beste hiri batean dagoen lagun batekin bazkaltzen ari zarela sentitzea posible da? Errealitate hedatua teknologiarekin, bai.

Vicomtech, adimen artifizialean eta teknologia berrietan espezializatutako zentroa, eta Andoni Luis Adurizen Mugaritz jatetxea, “Bazkaria” izeneko prototipoa lantzen ari dira. 50 bat erabiltzailerekin egin dituzte lehenengo ebaluazioak... baina, zer da, zehazki, denbora-espazioaren mugak hautsi nahi dituen «telepresentzia murgiltzaile» hau? Antza, elkarrekin jatearen ekintza berrasmatzen du, mahaia leku ezberdinetatik partekatzeko ilusioa sortuta, bazkaltzen ari direnak “teletransportatuko” balira bezala. Telepresentzia murgiltzaile honek errealitate hedatuaren (XR) teknologiak baliatzen ditu urruneko konexio eta elkarrekintza sortzeko, distantzia fisikoak gaindituz. «Gaur egungo bideo bidezko komunikazio sistemekin alderatuta, interakzio naturalagoak, errealistagoak eta lankidetzazkoagoak» eskaintzen direla dio Vicomtechek. Ikusgarria da oso, baina oraindik garapenaren hasierako fasean dago. Vholo teknologia oinarri hartuta, eta hologramak, bideo bolumetrikoak eta errealitate mistoa erabilita, mahaian zeudenek elkar ikusi eta denbora errealean hitz egin zezaketen, bai elkarrekin, bai zerbitzariarekin.
Fallo contra un fraccionamiento de contratos del Ayuntamiento de Getxo

Irainak txapeldunari bere hizkuntza erabiltzeagatik

«Usaban a Dios para someter a las internas, para meternos miedo»

«Prohibir las redes sociales a los adolescentes les infantiliza»
