Musikaren aloktonoak
Autoktonoa bertokoa da, eta antonimoak dira: aloktonoa, kanpotar. Euskalduna aloktonoa sentitzea Euskal Herrian, kanpotar sentitzea da. «Arrotza naiz nire herrian» dio Ruper Ordorikaren abestian. Orduan, euskal autoktono asko arrotz dira bere herrian, baina autoktono asko dago gure herrian euskaraz dakiena edo ez duena erabiltzen. Horrek aloktonoa sentiarazten nau egun askotan, egoera anitzetan. Aloktonoaren sentsazioak ditut. Musikan, euskal talde asko gaztelaniari eta frantsesari keinuka ari zaizkio, gero eta abesti gehiago entzuten ditut keinuka erdarari. Agian, denok konprenitzeko al da? 80ko hamarkadan bazen “Los maravillosos grupos locales” izeneko irratsaioa, besteei «nazionalak» deitzen zietelako (kanpokoak esan beharrean).
Zutabea idatzita nuela Jon Garmendia Txuria-k berriki argitaratu duen “Ulhaintsaren negarra” poesia liburuan “Inportazioko autoa” izena duen poesiaren bukaerarekin egin dut topo, eta esaldi batzuk ezabatu ditut tartea egiteko aurkikuntzari eta lagun idazleari: «Eta hortxe ohartu naiz ni ere auto hau bezalakoa naizela herri txiki honetan. Hemen, inportaziokoa naizela ni ere».
Bai, aloktonoa sentitzen da, arrotza eta inportaziokoa ere bai. Kanpokoak behar ditugu bertoko hizkuntzan.
Horrek guztiak erre egiten ditu bertoko euskaldunak, bertoko besteei bost axola die euskarak, nahiz eta publikoki ez duten garden esango.

Una Copa al cielo dedicada a Aitor Zabaleta que ayuda a sanar heridas

Hilario Urbizu iheslaria Mexikon hil da, 45 urte itzuli ezinik eman ostean

Sevilla hierve en un DÍA de éxtasis blanquiazul

Txomin Letamendiren heriotzaren inguruko agirien zentsura salatu dute
