Alderantzizko iruzurra
Aldiro-aldiro, eztabaida publikoan, gizarte prestazioen −bereziki, biziraupen prestazioen− kontrolaren nahikotasuna zalantzan jarri nahi da. Balizko hobekuntzak ezartzeko, prestazioen arkitekturan sakondu beharrean, inposatu nahi den debatea narratiba xenofoboekin eta aporofobikoekin nahasten da.
Edozein kasutan, gizarte zerbitzuen iruzurraz serioski hitz egin nahi baldin bada, ezinbestekoa da «alderantzizko iruzurra» aipatzea. Hau da, arreta jarri behar da prestazioa jasotzeko beharrezko baldintza guztiak betetzen dituzten baina, hala ere, hura eskuratu ezin duten pertsonengan −oso egoera zailean daudenak eta prestazioa jasotzeko premia dutenak−; edo ez dutelako eskatzen edo ez dutelako jasotzen. Egoera horren arrazoiak askotarikoak dira. Alde batetik, eragin handia du gizarte zerbitzuetara jotzeak dakarren estigma sozialak, baita administrazioaren konplexutasunak ere; eta badira bestelako oztopoak ere, hala nola arrakala digitala, norberaren eskubideak ez ezagutzea eta prozesuaren gehiegizko kostuak.
Egoera horren ondorioek izugarri kezkatu beharko gintuzkete, pobrezia eta bazterkeria murriztea eragozten baitute, bai eta erakundeekiko mesfidantza areagotu ere. Era berean, beharrezkoa den laguntza lortzen ez dutenengan isolamendua eta osasun mentalaren narriadura eragiten dute, eta gizarte kohesioa zaildu. Baina, batez ere, kontuan izan behar dugu eskubide aitortu bat gauzatzeko ezintasun praktiko onartezinaz ari garela.
Orain, diskurtso erreakzionarioak indarrez gailentzen saiatzen ari diren honetan, garrantzitsua da erne egotea funtsik gabeko ideien aurrean, eskakizunik gabeko prestazioen oparotasunaren panorama marrazten dutenen aurrean, izan ere, errealitatearekin zerikusirik ez baitute. Pobrezia egoerak borondatezkoak balira bezala irudikatzen dira, inolako testuingururik eman gabe. Pobreziaren ohiko ikusezintasunak eta hark berekin lotuta dakarren estigmatizazioak ez dute laguntzen. Ezin zaigu ahaztu guztion eskubideen defentsaz ari garela.

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

«Prohibir las redes sociales a los adolescentes les infantiliza»
Fallo contra un fraccionamiento de contratos del Ayuntamiento de Getxo
