Negu beroa, berriro ere
Abenduan denetariko eguraldia izan eta gero, eta urtarril hasierako elurrak eta azken asteetako borraska dantzak eduki eta gero, edonork pentsa zezakeen amaitzera doan negua hotza izan zitekeela. Ez da hala izan ordea.
Abendua, batez beste, gradu bat beroagoa izan zen, urtarrila azkenerako ia bi gradu, eta otsaila, leku batzuetan, bi gradu edo gehiago beroagoa izango da. Beraz, aurreko urteetako joera berbera errepikatzen da eta hilabeteak joan eta hilabeteak etorri, batez besteko tenperaturak gorantz doaz. Aldaketa klimatikoaren eragina, ziur asko.
Prezipitazioari dagokionez, negu normala izan dela esan beharko da, azken hilabeteak salbatu baitu egoera. Emankortasun hori bereziki urtarril erditik otsail erdira arte izan den borraska emanaren fruitua izan da. Gainontzean, bai abendua, bai eta urtarrila ere, orokorrean lehorrak izan dira. Izan diren batez besteko tenperaturekin zaila da elurra maiz eta lodi ikustea Euskal Herrian. Urtarrilean izan zen elur kolpetxo bat, baina oso gutxi iraun zuen eta ez ziren zentimetro asko pilatu. Pirinioetan elur asko pilatu da, baina gainontzeko mendikateetan egin duena segituan kendu du.
Neguak ez dira dagoeneko hain negu, eta negua behar-beharrezkoa da gure naturak behar den bezala aurrera egin dezan.

Buscan testigos que pudieron ver a «Basajaun» con vida en Bilbo

Krisiaren ondorioz lur jota, «pagozelaia» astindu nahi dute

El negacionismo de la Berlinale acaba en fuego cruzado: dejemos que arda

Denuncian la «desproporcionalidad» de la actuación sobre los aficionados
