Harmailak matxismoz gabetzeko borroka
Kolonbiako emakume «barristak» antolatzen ari dira, harmailetatik indarkeria desagerrarazi eta estadioak gune seguru bihurtzeko.

Valeria Gonzalez 27 urteko kolonbiarrak argi dauka: «Amonari esaten diot arkitekto izatea hobby bat dela, ni barrista naizela». Bogotatik 290 bat kilometro mendebaldera dagoen Manizales hiriko Palogrande estadioan, bonboa lagun, Once Caldas taldea babesteko kantuak gidatzen ditu. Baina ez da ohiko animazio talde bat: Kolonbian 2004tik sortzen ari diren emakume barristen ekimenen parte da. Besteak beste, Futboleras eta Fortineras taldeek bi helburu dituzte: espazio seguruak sortzea eta gizonezkoen ohitura iraingarriak aldatzea. Izan ere, ohikoa da aurkariak iraintzeko hitz matxistak erabiltzea. «Pasio berdinez anima daiteke gure generoa iraindu gabe», dio Maria Jose Garciak. Yinna Pito erizainak, ospitalean harmailetako borrokek eta abusuek utzitako ondorioak ikusteaz nekatuta, Colectivo Futbolero Feminista Escarlata sortu zuen. Mugimendua Brasilera ere hedatu da, izan ere, bertan, Fiel Fazendinha taldeak eta beste batzuek emakumeen futbola babesten dute. Argentinan, aldiz, egoera bestelakoa da: Boca edo River bezalako klubetan aspaldi desagertu ziren emakumeentzako gune bereiziak, eta harmailak mistoak dira.

«Ez nuen mina zukutu nahi,ez delako nirea bakarrik»

384.390 pacientes han pedido ser atendidos en euskara a Osakidetza
El PNV, la FIFA y la política de la marcha atrás

El TC reprocha al TSJPV que puede darle la razón a Vox sin acudir a él
