Brendan SMIALOWSKI AFP
KLIK

«Jack» Trump eta «Rose» Epstein

AEBko Kapitolioaren aurrean dagoen National Mall parkean agertu da Donald Trump eta Jeffrey Epstein “Titanic” film ospetsuko protagonista Jack Dawson eta Rose DeWitt Bukater balira bezala irudikatzen dituen eskultura erraldoia. Ekintza ikusgarri honen bitartez, bi magnateen arteko «amodio tragikoa» gogorarazi nahi izan du, ironikoki, Secret Handshake taldeak. Trumpen mugimenduaren izena propio aldatuta, «Make America Safe Again» aldarrikatu du ondoan jarritako pankarta batek: «Egin Amerika segurua berriro». Ez ditu begirada gutxi erakarri ekimenak.