Mark MARLOW EUROPA PRESS
KLIK

Munduko bazterrak berdez tindatuta

Urtero bezala, martxoaren 17an Saint Patrick’s eguna ospatu zuten munduko hainbat hiritan. Behinola Irlandako patroiaren omenez egiten zen arren, gaur egun irlandarren kultura eta identitatea ospatzeko xedea dauka. Munduko bazter ugaritan ospatzen den jai honetan Irlandako dantza eta musika izaten dira elementurik garrantzitsuenak. Ospakizunera batzen direnak berdez jantzita agertzen dira eta hirustak bilatzeko ohitura daukate. Chicagon tradizio berezia daukate, izan ere, 1960ko hamarkadatik ibaia berdez tindatzen dute.