Festi Contes
Arte eszenikoetan jaialdiek garrantzi handia dute; ikuskariak programatzaile eta zaleen aurrean aurkezteko aukera emateaz gain, besteen proposamenak ezagutu eta ikasteko bidea izan ohi dira. Harremanetarako espazioak ere badira: lagun zaharrak agurtzeko, berriak egiteko, ofizioaren gaineko iritziak partekatzeko eta, jakina, kultur politikak kritikatzeko.
Euskal kontalariok ere badugu non bildu, baina aukera handirik ez dago, bi kontalaritza jaialdi besterik ez baitira antolatzen Euskal Herrian. Batetik, Ahoz Aho (Ordizia eta Tolosa abiapuntu); bestetik, Festi Contes (Donibane Lohizune). Lehenengoa igaro berri da, euskal kontalarientzat erakusleiho eta topagunea izanik. Bigarrenak, Festi Contesek, aste honetan hasiko du hamahirugarren edizioa. Urtetik urtera sendotasuna hartzen ari den arren, hegoaldean ez da ezaguna, ezta kontalarien artean ere. Parte-hartzaile gehienak frantsesak badira ere -Frantziako puntakoenak askotan-, zorionez, kontalari euskaldunek badute lekua, Maddi Zubeldia eta Dorleta Kortazar izango ditugularik aurten kontatzen. Hobetzeko aukera badago ere, ezin uka jaialdi interesgarria dela. Pena da hedabideetan oihartzun handiagorik ez izatea. Kontalaritzak euskal kulturan bere lekua izan dezan, jaialdiak ezinbestekoak dira. Festi Contes eta Ahoz Aho baditugu behintzat.

Una Copa al cielo dedicada a Aitor Zabaleta que ayuda a sanar heridas

Hilario Urbizu iheslaria Mexikon hil da, 45 urte itzuli ezinik eman ostean

«Remigia Echarren no quiso ser madre y sí conquistar los cielos de Europa»

Sevilla hierve en un DÍA de éxtasis blanquiazul
