Bikote bitxi bat errotu da Getxon
Mercedes eta Tony izena duten belatz handi gazteak bikotekide dira, eta duela urtebete Areetako elizako dorrean bizitzen gelditu ziren.

Urtebete darama belatz handien (Falco peregrinus) bikote gazte batek Areetako Mesedeetako Ama Birjinaren elizako dorrean bizitzen. Mercedes eta Tony izena jarri diete eta orain, biodibertsitatea sustatzeko programaren esparruan, Getxoko Udalak habia-kutxa bat jarri die, harrapari hauen ugalketa errazteko asmoz. Horrela, hiri eremuan belatz handien presentzia sendotzen lagundu nahi izan da. Kasu honetan, Getxon eta Bizkaian hiri ingurune batean habia egin duten lehenak dira. Gaur egun, bikotea sendo kokatuta dago dorrean, eta habia-kutxa ari da erabiltzen ugaltzeko. Hala, hondarra haztakatzen dihardute, habia prestatu eta bi arrautzak txitatzeko. Itxuraz, aste honetan zehar jaioko dira bi kumeak. Proiektuak Anticimex izurriteen aurka aritzen den konpainiaren, Bizkaiko Belatz Handiaren Ikerketa Taldeko espezialisten eta Mesedeetako Ama Birjinaren elizaren beraren laguntza du. Monitorizatutako habia-kutxa instalatzeak aukera ematen du belatz bikotearen ugalketaren aurrerapena zuzenean ikusteko, eta, bide batez, hegazti harrapari horiek hiri ekosistemen orekan duten funtsezko rola erakusteko.

Iriart ezkerreko abertzalea da Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria

Hilario Urbizu iheslaria Mexikon hil da, 45 urte itzuli ezinik eman ostean

¿Está el modelo D con PAI camino de la extinción?

«Mitoaroa III»-ren unibertsoak Bilboko bihotza hartu du
