Ez da garaipen hutsa
Arruntak egiten gaituzten kontraesanez beteta gaude. Nireak, gaurkoan, kopa itxura hartu du. Ez naiz futbolzale amorratua, ez behintzat lehen mailako futbolaren kontura inguratzen gaituen fenomenoarena. Ez dut gustuko bereziki gizonezkoen futbolak hedabideetan duen oihartzun eta presentzia. Baina badira zenbait une, zenbait garaipen, kirol munduaz harago doazenak.
Realeko neskek irabazitako Kopa gogoratu dut. Garaipen hura ez zen soilik futbol mailakoa izan. Futbolari horiek erreferentetzat dituzten neskato guztientzako lorpena izan zen. Heteropatriarkatuaren oinarri sendoetan eraikitako eskoletako jolastokian lotsarengatik edo beldurragatik baloiarekin aritu ezin ziren neskatoen ahalduntzea lortu zuen Kopak. Realeko emakumezkoen taldeak espazio publikoen borroka irabazi zuen, patioen izkinetan zelaira irten gabe geratzen diren neska guztien garaipena izan zen.
Oraingoan, faxismoari irabazitako lorpena izan da Realak eskuratutakoa. Aitor Zabaletaren irudiak eta gogoak hartutako zelaian lortutakoa futbolaz harago doa. Eta egia bada ere, Osasunako zaleren bat edo beste erdi haserre agertu zait garaipenak Osasunari Europan sartzeko aukerak murrizten dizkiolako. Badakit pozten direla haiek ere, kontraesanez beteta gaude norbanako arruntak garelako.

«La capacidad de respuesta de Irán ha sorprendido a todo el mundo»

En Euskal Herria cada vez es más fácil contagiarse de ITS

Ejemplo de la traslación del eje del país

El PNV mantiene al ralentí la Reserva de Urdaibai
