JULEN ALBERDI TXAPELDUN TOLOSAN
Azkoitiarra bigarren urtez jarraian nagusitu da Euskal Duatloiko finalean, Ibai Soroa eta Xabier Zalduari aurrea hartuz.

Julen Alberdi “Txikia IV.a” nagusitasun osoz gailendu zen atzo Tolosako zezen-plazan jokatutako Euskal Duatloiko final handian. Azkoitiarrak, iaz bezala, garaipena lortu zuen, 22 minutu eta 44 segundoko denbora eginda, bigarren izan zen Ibai Soroari 3 minutu eta 36 segundoko aldea sartuz eta hirugarren amaitu zuen Xabier Zalduari 4 minutu eta 24 segundokoa ateraz.
Iaz ezarri zen formatuan jokatu zen proba: 45 ontzako bi enbor erdibitu behar -etzaniko bat eta zutikako beste bat- eta 500 metro korrika egin; dena lau aldiz. Eguzkiak gogor jo zuen Tolosan eta kirolariek asko sufritu zuten beroarekin; iazko denborak hobetu ezinda ibili ziren gehienak.
Zozketak hala erabakita, txapela janzteko lau faboritoetako hiru -Alberdi, Zaldua eta Atutxa- txanda berean aritu ziren, bigarrenean. Baina azkoitiarrak lehen aizkora saioan sekulako tarteak ireki zituen, aurkariekiko minutu inguruko abantaila hartuz, eta hortik aurrera aldeak gora egin zuen apurka-apurka. Atzeko lehian, Zalduak atzetik aurrera eginez Aitzol Atutxa menderatzea lortu zuen, baina Soroak, azken txandan aritu zenak, kendu zion bigarren postua.

Ni «oleada» de ceros, ni capricho del evaluador

«Ez nuen mina zukutu nahi,ez delako nirea bakarrik»

384.390 pacientes han pedido ser atendidos en euskara a Osakidetza

El TC reprocha al TSJPV que puede darle la razón a Vox sin acudir a él
