Ricardo RUBIO EUROPA PRESS
BEGIRADA

Taty Almeida, semeak sortutako ama

Alejandro Almeida Triple A erakundeak bahitu zuen 1975ean Argentinan. Familian militar asko izanda ere, bere amak bazekien ez zuela horien bidez ezer lortuko, eta Maiatzeko Plazako beste amekin batera topatu zuen borrokatzeko eta bizitzeko bidea. «Nire hiru semeez erditu izanaz zoriontsu nagoen bezala, Alejandrok ni munduratu ninduen», utzi zuen esana Taty Almeidak. Azken mende erdia justizia bila eman eta gero, atzo hil zen, 95 urterekin, Maiatzeko Plazako Amak-Adar Fundatzailea elkarteko presidentea.