Carlos Sauraren klasikoaren berrikuspena
Carlos Sauraren “La caza” (1966) filmaren berrikuspen femeninoa eta modernoa iritsiko da zinemetara: “Día de caza”.
2024ko udan girotuta, Blanca, Rosa eta Carmen, adin ertaineko hiru lagun, dira protagonistak. Denbora luzez elkar ikusi gabe egon ondoren, Aliciarekin elkartuko dira, eta Rosaren iloba gazte eta goibelarekin, Blancak bere osaba Joserengandik oinordetzan jasotako ehiza-barruti batera untxiak ehizatzera joango dira elkarrekin.
Barre-algara artean, beren bizitzako une zailak partekatzen dituzte: seme-alabekiko harremanak, banantzeak, desleialtasunak, menopausia, alkoholarekin arazoak eta proiektu profesional garrantzitsuak. Bero jasanezina eta itogarria dela eta, elkarrizketak gero eta tentsio handiagoz beteko dira, emakumeak aurrez aurre jartzeraino. Ezinbestean, ia 60 urte lehenago, leku berean eta beste ehiza-egun batean tragedian amaitu zen gertaera hura gogora etorriko zaie.
«Film hau ez da omenaldi hutsa; zinemarekiko maitasun-adierazpena da, deseroso sentiarazten eta garenari buruz galderak eginarazten dizkigun zinema mota horri eskainia. ‘La caza’ film klasikoaren ondarea zabaltzeko modu bat da, geruza berriak esploratuz eta begirada garaikide batetik abiatuta», esan du Pedro Aguilera zuzendariak.

Aires de reconquista rojigualda con motas de insumisión parda

Iristea lortu duten milaka adingabeentzat «berehalako» babesa eskatu dute

«Ohartzen dira Euskal Herria zazpi probintziaz osatuta dagoela»

Kostaldean edo mendixka batean, baina herritik atera gabe
