Alex KORMANN EUROPA PRESS
BEGIRADA

ICE, zigorgabetasunaren paradigma

Claudia Sheinbaumen Mexikoko Gobernuak hogei salaketa aurkeztu ditu AEBko ICE Immigrazioko eta Aduanetako Polizia Indarraren esku hildako hamazazpi mexikarren heriotzak argitzeko. Oraingoz, lau erantzun jaso ditu. Hiru konderritako fiskaltzek adierazi dute ikerketak abiatzea aztertzen ari direla. Laugarrenak kontrakoa erabaki du. Hainbeste pertsona hiltzea boterea alde izateak ematen dien zigorgabetasun sentsazioaren ondorio da. Ez da harritzekoa, Trumpen bigarren agintaldian ICEko agente bakar bat ere ez baitute zigortu.