Ahotsa
Mundu-ikuskera indigenak aintzat hartuta, Amerikar Indiarren Arteen Institutuak (Institute of American Indian Arts, IAIA) eta haren parte den Arte Natibo Garaikideen Museoak (Museum of Contemporary Native Arts, MoCNA) estilo gida bat sortu dute elkarlanean artista, arte historialari eta arte kritikari indigenen zein arte indigenari buruz idazten duen beste edonoren jarduna gidatzeko. Beste hainbat konturen artean, aipatu estilo gidak une oro ahots aktiboa erabiltzearen beharra azpimarratzen du.
Zentzu handia du hautuak; ahots pasiboak egiletza ezkutatu egiten du eta, ondorioz, egoeraren arabera egilearen nahia ala ardura zein den lausotu egiten du. Ez baita inolaz ere gauza bera «artelan hau inuit artista batek egina da» idaztea, objektuari lehentasuna emanda, ala «inuit artista batek egin du artelan hau» idaztea, egiletza ondo zehaztuta.
Gomendio horrekin topo egin arte ez nintzen konturatu zeinen arrunta den (kasik arau bihurtzeraino) kultura indigenei buruzko testuetan ahots pasiboa aurkitzea. Historia testuetan bai, antzemana nuen joera hori. Horrelakoetan indigenei gauzak, normalean ezbeharrak, gertatu egiten zaizkiela esaten zaigu, ezbeharren eragileak nortzuk diren, edo eragilerik dagoen, zehaztu gabe.
Palestinarrekin berdin gertatzen da, ikus bestela Mendebaldeko komunikabideetan azaltzen dena.

«Otro estatus está en el pacto de investidura con el PSOE, y el acuerdo es posible»

«Espainia da gure gudu zelaia eta inork ez du onartzen»

Otegi: ¿Por qué colaboramos en Iruñea y Baiona y no en Gasteiz?

El plan estrella de Lakua en Vivienda depende de una consultora madrileña
