Estraperloan
Ideien kontrabandoarekin hasi genuen azken afalondoko elkarrizketa; batzuetan aberastu egiten nau lagun arteko solasak, ene pentsamenduari eragin egiten dio, eta hausnarketak argiaren sorburu zaizkit, batzuetan ilun eta geldo aurkitzen baitut garuna. Horretxegatik partekatzen dut zuekin gure hitzontzien edukia batzuetan. Bai, dena da batzuetan, baina ez beti. «Ideien kontrabando» terminoak sorburua non zuen galdetu nien lagunei, ia oihuka ahoskatuz elizaren agindu eta agintari batzuen bandoei kontra egiteak sortu zuela «Kontrabandoa» behinola. Ez nuen erantzunik jaso, ordea, eta nik ba ote nekien galdetu zidaten beraiek. Ezetz, nik. Txikitatik ezagutzen zaituztenekin alferrik da aitzakia bila edo disimulatzen hastea. «Estraperloa» iritsi zen orduan gure belarrietara, ideiekin ere egin zitekeela, eta baita beste edozein materialekin ere, finean kontrabandoaren antzeko hitza zela estraperloa. Halaxe entzun genuen. Ederrena gero etorri zen: jatorria Daniel Strauss eta Jules Perlowitz enpresariek asmatutako erruleta elektriko trukatu bat zela, botoi bat ezkutuan zeukana tranpa egiteko, eta bien abizenen hastapena zeramala erruleta horrek, Stra-Perlo. Ai ama, ez nuela sekula entzun, eta besteen harridura aurpegiek argi utzi zuten ezezagun zutela. Zekienak onartu zigun halere, berriki jakin zuela berak ere, eta konpainiaren truke eskaintzen zigula jakintza hau, estraperlo gisa. Agian, horixe da ideien kontrabando ederrena.

Reunidos por EH Bildu: de separarse en Txiberta a llamar hoy a la unidad

EH Bildu abarrota Bilbo por Euskal Herria y contra el auge del fascismo

Ipar Euskal Herria volverá a tener representación 15 años después

Guía para este 11N: huelga, marchas mañana y tarde... ¿y desahucios?
