Gertukoa
1950eko hamarkadan, perretxiko itxurako hodeiak eta suntsitutako paisaiak iradokitzen dituzten pinturak egiten hasi zen Enrico Baj italiarra. 1951n, Sergio Dangelo eta Gianni Bertinirekin batera movimiento d’arte nucleare mugimendu artistikoa sortu zuen Bajek Milanen. Gerora, Gianni Dova eta Piero Manzoni artistak batuko zitzaizkien. Mugimenduaren nondik norakoak azaltzen zituen manifestua urtebete geroago kaleratu zuten; teknologia nuklearra modu okerrean erabiltzearen arriskuak salatu eta abstrakzio geometrikoan oinarrituriko artearen kontra egiten zuten bertan.
Arte nuklearraren mugimenduak bazuen aurrekaririk; Italian bertan, 1948an, Eaismo mugimendu artistikoa bultzatu zuen Voltolino Fontanik beste artista eta idazle batzuekin batera. Eta arte nuklearraren mugimenduak bat egin zuen Hiroshima eta Nagasakiren suntsipenari erantzun zioten artista garaikideen ahaleginarekin. Antsietate handiko garaiak ziren haiek, arrazoi sendoak zituen antsietatea, Txernobylek eta Fukushimak erakutsiko zuten bezala.
2024 eta 2025 bitartean Parisen ikusgai egon ostean, Bartzelonako Kultura Garaikidearen Zentroan da orain “Garai atomikoa”. Teknologia nuklearrari buruzko 250 artelan biltzen ditu erakusketak, haien artean Jose Luis Zumeta, Bixente Ameztoi eta Marisa Gonzalezenak. Gertuko gaia dugu, espazioan zein denboran.

Emateko beldurrik gabe, Ibarzabal hegan Gasteizen

Iñaki Esnaola: «A mi edad he visto tantas olas... EH Bildu está haciéndolo bien»

EH Bildu al alza y PNV a la baja, uno de los pocos consensos demoscópicos

El lehendakari y la consejera vulneraron la ley en el acto del Topo, según la Junta Electoral
