J.L. J.L.
HALTEROFILIA

Davilak denak aho zabalik uzten ditu


15 urteko Susana Davilak bere adineko Estatu espainiarreko marka berdindu zuen atzo Berrobin egindako halterofilia saioan. 75 kilotan zegoen marka, eta berak berdindu egin zuen. Ondoren 80 kilokoa jasotzen saiatu zen, horrela Europako bigarren marka egiteko asmoarekin, baina ez zuen bere helburua bete. Lortzetik oso gertu egon zen, baina azken unean ezin izan zuen berdindu behar bezala, eta ezin izan zuen nahi zuena egin. Etorkizun ikaragarria dauka Villabonako gazteak.