Biarritzek eta Avironek puntuen premia dute
Zuri-urdinek Grenoble hartuko dute, eta zuri-gorriek, berriz, Briven jokatuko dute, 14.15ean hasita.

Bi asteko atsedenaren ostean, badator berriro ere Top 14a, eta garrantzi handiko partidak izango dira, gainera, bi euskal taldeentzat. Biarritzek azkeneko postuan jarraitzen du, eta irabazita ere hor jarraituko du, baina galtzen badu, egoera asko okertuko da. Aviron jaitsierako postutik at dago, baina doi-doi.
Etxean jokatuko duena Aviron da, eta gaur 14.15ean hartuko du Grenoble. Ez da partida erraza izango, frantziarrak sailkapeneko aurrealdean daudelako, eta orain arte oso denboraldi ona ari dira egiten. Jokatu dituen hamaika partidetatik sei irabazi ditu, bat berdindu eta lau galdu. Etxetik kanpo ere ongi moldatzen den taldea da.
Avironek arazoak etxetik kanpo ditu, Jean Dauguerren oso ongi moldatzen baita. Orain arte partida bakarra galdu du bere zaleen aurrean, eta jokalariek badakite gaur ezin dutela hutsik egin. Zuri-urdinek 21 puntu dituzte eta jaitsierako postuan dagoen Oyonnaxekin berdinduta daude. Puntu gehigarriei esker dago aurretik, baina Baionakoek badakite hor ezin direla egon, suarekin jolasean ari dena normalean erre egiten delako. Iginiz, Van Rensburg, Etrillard, Roumieu, Muller, Tialata, Boutaty, Chisholm, Fa'aoso, Senekal, Marmouyet, Monribot, Ollivon, Puricelli, Belie, G.Rouet, Brett, Ugalde, Ahotaeiloa, Rokocoko, S.Fernandez, Bustos Moyano, O'Connor, Fuster eta Spedding, dira deialdia osatzen duten jokalariak. Cedric Marchat epailea arduratuko da norgehiagoka zuzentzeaz.
Zaila
Ordu berean jokatuko du Biarritzek, eta kanpoan jokatuko du, Briveren zelaian. Norgehiagokak garrantzi handia dauka, frantziarrak ez baitabiltza ongi, nahiz eta jaitsierako postuetaik kanpo dauden. Gaur irabazita ere ez litzateke Biarritz dagoen lekutik aterako, baina gutxienez gorako bidean jarraituko luke, eta aurkari zuzen bat zuloan sartuko luke.
Lapurtarrek orain arteko partida guztietatik bi besterik ez dituzte irabazi, eta horri esker daude dauden lekuan. Azkeneko partidan ere ez zuten neurketa handia egin, baina gutxienez norgehiagoka irabazteko balio izan zien, eta hemendik aurrera balioko duena hori da. Irabaztea da behar dena, eta gaizki edo ongi jokatu beste alde batera geratuko da. Brive hamargarren postuan dago, 27 punturekin, eta oraingoz jaitsieratik aparte dago, baina gaur galtzen badu beherako bidean jarriko litzateke, eta bi euskal taldeentzat hori ere oso berri ona da.
Zaleak, ordea, oso urduri daude, eta orain arte ikusitakoarekin, konfiantza gutxirekin. Jarrera hori, ordea, jokalariek aldatu beharko dute.

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

Etxebarriazarragak jantzi du Bizkaiko txapela
