Hedoi Etxarte
BERRIA, 2013/11/19
HEMEROTEKA

Barcina: nartzisismo forala

Utkin jauna mugazaina zen. Errublo baten truke estatuaren loteriaren boleto bat erosi zuen. Zaldi bat tokatu zitzaion. Ez zitzaion etxean zaldia sartzen, baina bizilagunek konbentzituta gorde egin zuen. Mila errubloren truke erosi baitzioten merkatariek. Utkinek zaldia zaindu zuen. Zaldiak txerrien pare jaten zuen. Utkin jauna ere jan zuen azkenean zaldi oparituak. Nadezhda Teffiren Zaldi oparitua ipuina da hau. Zaldia AHTa izan daiteke, mugazain jauna Nafarroa garaiko presidentea.

(...) neurotiko nartzisista klasikoak bezala, Barcinak izaera bikoiztua dauka: Utkin jauna da eta zaldia ere bada. «Bi zapata Bushi jaurtitzeagatik hiru urteko kartzela zigorra Iraken. Eta zuzenbidearen mundua asaldatu zen», esan du Gonzalo Boye abokatuak. Eta Wikipediak dio Bernard Henri-Levy sei bider tartakatu zutela 1985-2000 artean. Filosofoak 3.880.000 sarrera dauzka Googlen, eta gai da Frantzia Libiaren aurkako gerran sartzeko. Foruzainek eta akusazioko abokatuek ez dute froga erreal eta jatorrizkorik. «Fotokopiak eta iritzi subjektiboak», tartakaden autoreen inguruan. «Nork ez du Julio Villanueva ezagutzen?», galdetu du foruzainak.

Jean-Luc Godardek 25.200.000 sarrera Googlen. 1985ean tartakatu zuten. Poliziek tartalaria aske utz zezaten eskatu zuen. Fiskaltzak esan du Frantzian erkidego autonomoak daudela (sic), eta ez dela frogatu behar ekintzaileak nortzuk diren, begibistakoa delako: «Kaletik zoazenean jendea ezagutzen duzu, hara! ez dakit nor!». Boyek esan du esan dezakezula aldamenekoa Messi dela, baina DNA frogak ezetz badio ez dela Messi. Yolanda Utkin 2011n tartakatu zuten, 510.000 bider Googlen.

(...) Justizia honetan egia gutxienekoa da. Nortasuna bikoiztua dago pastitxe zentsitarioan. Jacques Lacanek dio Freudengan konfiantza izan behar dugula. Poliziak zerbitzu pertsonaletarako erabiltzen ditu Utkin andereak. %1arentzako trena egiten ari da. Boye eta bere taldea distiratsuak izan ziren, akusazioaren frogak desmuntatu zituzten, ikusleei barrea eragin zieten. Baina ez du egiak irabazten, indarrak irabazten du, hemen eta tsarren Errusian.